Urria eta azaroa bitartean egingo da Antzerki Amateurraren Erakustaldiaren VII. edizioa, Aimara taldearen eskutik. Hiru obra ikusteko aukera egongo da Amurrio Antzokian.
Urriaren 21ean izango da lehen zita. "Todo es una farsa en este mundo" lana taularatuko du Logroñoko Tecu taldeak. Lizarrako Kilkarrak taldearen txanda etorriko da gero, urriaren 28an, La ópera de los suburbios lanarekin. Azaroaren 4an izango da hirugarren emanaldia: "La ciudad sitiada", Kilimak Atarrabiako taldearena.
20:00etan izango dira hiru saioak eta 4 euro balioko du sarrerak.