Itxialdia egin dute Amurrioko San Jose auzoko Zabaleko ikastetxean. Hezkuntza publikoan gehiengo sindikalak antolatutako mobilizazio egutegiaren barruan kokatzen da itxialdia.
Bertso artean egin diote harrera itxialdira bertaratutakoei. Horren ostean mahaingurua egin dute sindikatuetako kideek ikastetxeko langile eta familiekin batera. Egungo hezkuntza sistemaren inguruan hausnartzen egon dira eta etorkizuneko erronkak marraztu dituzte.
Itxialdiari amaiera emateko talo tailerra egin dute, Dj batek girotua.
Hirugarren itxialdia
Araban gehiengo sindikalak ikastetxe batean deitzen duen hirugarren itxialdia da hau eta gainontzeko herrialdeetan ere burutzen ari dira horrelako ekimenak. Mobilizazioekin aurrera jarraituko dute hurrengo hilabeteetan. Urritik abendura bitarte hainbat greba sektorial daude deituak irakaskuntza markoan, eta greba orokorra egingo dute abenduan.