Amurrion ospatuko dute Euskal Herriko Bertso Udalekuen 20. urtemuga

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko urr. 28a, 10:00

Aurtengo bertso udalekuetako hainbat hezitzaile. / Euskal Herriko Bertsozale Elkartea

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren itzuliko lehen saioa jokatuko da azaroaren 19an Amurrion. Egun eta herri berean egingo dute udalekuen urteurren ospakizuna.

Irailaz geroztik martxan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aiaraldeak ere jasoko du ekimena, azaroaren 19an hain zuzen. Bañueta kiroldegia izango da hitzorduaren lekuko. Saioa 17:00etan hasiko da Aintzane Irazusta Arzallusen gidaritzapean. Finalerdien lehen itzuliko puntuen arabera osatuko da bertsolarien seikotea.

200 begiraleren topaketa
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, 20 urte beteko ditu udan gazteak bertsozaletzeko ekimenak. "Urteurren biribila"antolatu dute, hezitzaile, begirale, zuzendari zein sukaldarientzat bazkari eta guzti. Amurrioko gaztetxean izango da topaketa 14:00etan. Sarrerak azaroaren 12 arte egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian 15 euroren truke. "Udaz uda 114 txanda gauzatu dira, 207 begiralek eskutik eskura bultzada emanaz hain izaera bereziahartzera iritsi den ekimen zoroari", aitortu dute. Partaideei dagokienez, 3.500 haur eta gaztetxo inguruk bizi izan dute esperientzia. Ekimenaren jatorria 1998an dago, Hazparnen abiatu baitziren abenturak: "Hezitzaile, bertsolari eta guraso festazaleei esker egin da ibilbidea. Hala, bazkaritan elkartzera gonbidattuta daude proiektuaren parte izan diren hezitzaile denak".

Aiaraldea Gaur hedabideak txapelketaren jarraipen berezia egingo du, beste hainbat komunikabiderekin batera ekimenaren babeslea baita. Gauzak hala, atarian zozketatuko ditu emanaldirako sarrerak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide