Alexandra Ainz Galende soziologo aiaraldearrak berriki plazaratu du liburua. Amazon internet atarian erosi liteke, 11.40 euroren truke. Egilearen esanetan, erlijioa du ardatz egitasmoak. Sinopsian adierazi duenez, hainbat fenomeno bildu ditu lanean, "errespetuz, delikatuki landuta eta usteetatik eratorritako aurreiritziei bazter eginez". Fundamentalismoaren fenomenoaren baitan Ainzen bizipenak agertzen dira. Ainzek Unibertsitatean egiten du lan gaur egun. Nagusiki erlijio fenomenoak ikertzen ditu.
Harrera ona
Sare sozialetan aipatu duenez, esperientzia biziki onak eman dizkio liburuak: "Badirudi bizitza propioa hartu duela... Uko egin diet telebistako hainbat gonbidapenei -ez nintzateke eroso sentituko- baina asko eskertu dut". Zaleei ere igorri die mezua argitalpena zabaltzeagatik, argazki ugari bidali baitizkiote, sare sozialetan ikus litekeenez. "Mila esker liburuagatik edo nigatik keinu edo hitz politak erakutsi dituzuen denei".