Istripu bat jazo da gaur goizean Baranbion, AP-68 errepidean. 7:40ak aldera gertatu da ezbeharra, egurra garraiatzen zuen kamioi bat irauli egin denean eta bi norabideak banatzen dituen erdibitzailearen gainean geratu denean. Horren ondorioz, ibilgailuan zeramatzan enborrak errepidean barrena sakabanatu dira.
Auto-ilarak
Gertatutakoa dela eta auto ugarik elkarren artean talka egin dute. Ertzaintzak trafikoa desbideratu du, harik eta berrezartzea lortu duen arte. Istripuak auto-ilara handiak sortu ditu, hamar kilometrokoak izatera iritsi direnak.