Gogoeta estrategikoan buru-belarri sartuta dago Amurrioko Mendiko Lagunak taldea. Taldearen helburuak berriro definitzeko beharra ikusirik, 2017-2020 plan estrategikoa jorratzen hasi dira.
Plan estrategikoa garatze aldera, taldearen barne-egoeraren inguruko analisia egitea jarri zuten lehen urrats gisa. Inkesta moduan egingo dute.
Taldeko kideek adierazi dutenaren arabera 400 inkesta bete behar dituzte gutxienez taldearen egungo egoeraren argazkia osatzeko. Horretarako, galdetegia zabaltzeko laguntza eskatu diete mendi taldeko kide guztiei.
2018ko urtarrilera bitarteko epea daukate 400 galdetegiak betetzeko. Klubaren errealitatea ezagututa ondorioen txostena 2018ko otsailean kaleratuko dute
Galdetegia betetzeko klikatu hemen.