"Gero arte" beroarekin agurtu dute Amurrion Alfredo Remirez

Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 21:47

Txiki geratu da Amurrioko San Anton plaza. Plataformaren esanetan, 1.700 lagunek bat egin dute AlFREEdo plataformaren deialdiarekin. Manifestazio jendetsuaren ondotik, herriko eragileen esker hitz eta opariak nagusitu dira.Bihar espetxeratuko dute Alfredo Remirez amurrioarra, euskal preso politiko baten panpina udaletxeko balkoian ateratzeagatik.

Aiaraldea hedabideak bihar argitaratuko du bideo erreportajea. Ekitaldian, besteak beste, Amurrioko Gazte mugimenduak, Txokogorrik, Herriarenak jai koadrilak, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE), Luis Vilek eta Aiaraldea Gaur hedabideak hartu dute parte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide