aiaraldea.eus

Beste bost urte

Erabiltzailearen aurpegia Noemi Llorente   Iritzia  Amurrio

Denborak aurrera darrai, baina epeek ez: “5 urte barru, azkenik, araztegia izango dugu urak tratatzeko”. Buklean sartu izan bagina bezala, hondakinak isurtzen jarraitzen dugu Nerbioian egunero, eta hori egiteari uzteko muga ez da murrizten.

5 urte horiek luzatzen dira denboran eta, hala ere, 5 urte asko pilatzen ditugu itxaropena galdu gabe, uste baitugu baietz, 2022an gure isurketak araztuko ditugula. Alegia, gure etengabeko gaitasun faltaren gainetik, Nerbioiak jarraituko duela borrokatzen bizirik irauteko. Ingurumenak erresistentzia gaitasun handia dauka kanpoko presioen aurrean eta gurean dugu horren adibidea; bizitzaren borrokaren eredua, planetak duela urte ugari borrokatzen duen bataila, hain zuzen.

Apustu egin dugu ekoizpen eta kontsumo eredu suntsikorraren alde, gehiegizko esplotazioan, pribatizazioan eta etengabeko hazkundean oinarrituta, eta horrek krisialdian jarri du milioika lagunen eta ekosistemen biziraupena. Planetak eutsi egiten die gure erasoei, baina, noiz arte?

Espero dugu 5 urte gehiago behar ez izatea jabetzeko gaur aukera daukagula errealitatea eraldatzeko, Nerbioiak egiten duen bezala sistema jasanezinaren presioen aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa