Reforrera mugitu dute Bizikleta Museoa

Erredakzioa 2017ko aza. 9a, 08:20
1.500 pieza ditu bildumak. / Aiaratur

Enpresa hazitegiaren alboan kokatu dute. Ia egun eta ordu guztietan egongo da irekita.

Refor eraikinean egongo da aurrerantzean Amurrioko Bizikleta Museoa, enpresa hazitegiaren alboan. Iragan azaroaren 5ean inauguratu zuten kokapen berria. 2007 urtean ireki zuten museoa, eta Licor Karpy enpresaren egoitza zaharrean egon orain arte. 1.500 argazki, bizikleta eta  maillotek osatzen dute bilduma, txirrindularitzarekin harremana duten beste hainbat elementurekin batera.  

“Udalak laga digu espazioa. Aurrekoa baino apur bat txikiagoa da, baina baita abegikorragoa ere”, adierazi du Alfredo Cerrillok. Amurrioko Txirrindularitza Klubaren lehendakari ohiaren izena jarri diote museoari.

Hemendik eta abendura bitarteko larunbat guztietan egongo da Cerrillo kokaleku berrian, 10:00etatik 13:00etara, erakusketa bisitatu nahi duen orori gidari lanak egiteko. Josune Irabien alkateak jakinarazi du “urteko ia egun eta ordu guztietan” egongo dela museoa irekita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide