Auto bat -Peugeot 205 markakoa- irauli da gaur goizean Saratxon, A-625 errepidean. Goizeko bederatzietan gertatu da ezbeharra. Gidariak zauri arinak ditu, eta Ertzaintzak jakinarazi du ez dela istripu larria izan. Garabia bertaratu da autoa hartzera eta trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.