Amurrioko 50 enpresa ikertuko ditu udalak, “4.0 industrian” duten kokapena zein den ikusteko. Mapa bat osatuko du lortutako emaitzekin, udalerriko enpresa-ehuna “iraultza teknologikoari” aurre egiteko moduan dagoen ikusteko eta horri begirako neurri eta ekintzak planteatzeko etorkizunean.
“Iraultza teknologiko hori enpresetara ere iritsiko da eta, hortaz, konektatuta eta integratuta egon beharko dute, ekoizpen-sistemek denbora errealean datu eta informazio mordoa kudeatu eta interpretatu beharko dituztelako”, azaldu du tokiko erakundeak.
Mondragon Unibertsitateari esleitu diote ikerketa egiteko enkargua, 7.000 euroren truke.