Larunbatean ospatu ziren Lezamako Jaiak. Egun osoko egitaraua prestatu zuten jai batzordeko kideek. Mendi ibilaldia egon zen goizean eta umeentzako jolasak eta mus txapelketa arratsaldean. Iluntzean txokolatadaren eta herrien arteko herri kirolen txanda izan zen. Afari herrikoia egon zen gero, eta Barau eta Akerbeltz musika taldeek itxi zuten programa. Amurrio Trail Taldea izan da aurten herri kirolen txapelduna.