"Amurrio Txartela", tokiko merkataritza sustatzeko tresna berritua

Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 15:33

Caja Ruraleko, udaleko eta APYMCAko ordezkariak, txartel berriaren aurkezpenean. / aiaraldea.eus

Herriko komertzioetako kontsumoa indartzeko “Amurrio Txartela” berritu du APYMCA elkarteak Udalarekin elkarlanean. Gaurdanik funtzio berriak eskainiko ditu txartelak, hala nola, hainbat udal zerbitzuen kudeaketa egiteko aukera.

Berritu dute Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkartearen (APYMCA) merkataritza-txartela. Amurrioko merkataritza sustatzeko sortu zuten “Amurrio Txartela” bezala ezagutzen den tresna. Orain, erabilera berriak emango dizkiote txartelari merkataritzaz haragoko gestioak erraztuz.

Merkataritza jarduera herriko BPGaren %11 dela azpimarratu dute APYMCA-ko kideek. Kontsumo lokala indartu eta Amurrioko komertzioen garrantzia jendarteratzeko asmoz sortu zuten txartela, eta funtzionalitate berriak gehitu dizkiote udalaren eta Caja Ruralen laguntzarekin.

Udal liburutegia eta kiroldegia
Aurrerantzean hainbat udal zerbitzuren kudeaketarako baliagarria izango da “Amurrio Txartela”. Udal liburutegian eta, epe laburrean, kiroldegian egongo da erabilgarri. Udalarekin erlazionatutako eta helbideratu gabeko ordainketak ere gauzatu ahalko dira txartel hori erabilita.

Tresna berrituari ongi etorria egiteko 5, 10 eta 50 euroko hobariak zozketatuko dira azaroaren bigarren erdialdetik aurrera. Abenduan, aldiz, aisialdi-sortak zozketatuko dira, “Ongizateko 3 egun” bezala izendatu dituztenak. Halaber, erabiltzaileek aukera izango dute hurrengo erosketetarako deskontuak pilatzen jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide