Bañueta kaleko aparkaleku publikoa eta skate-pista argiztatzea onartu du tokiko gobernu-batzarrak. Udalak azaldu du auzokideek eskatutako obra bat dela: “Auzo-asanbladan udaleko arduradunei jakinarazi zitzaien eskakizuna eta, aldi berean, AmurriokoEKIN aurrekontu parte-hartzaileen proiektuan proposamen bezala jaso zen”.
Tokiko erakundetik adierazi dute argiztapena jartzeak skate-pista “urte osoan zehar” erabilgarri egotea ahalbidetuko duela. Bi argi-zutoin jartzea da asmoa, hiru argi proiektore eusteko. 13.905,68 euroko aurrekontua izango dute horretarako.