Iaz bezala, Gazte Alaiak eta Montes Solidarios elkarteek deialdi bateratua egingo dute abenduaren 24an Babio mendira hurbiltzeko. Amurrio Trail taldeak sustatu du ekintza.
Asmoa izango da ekimen integratzailea egitea eta aniztasun funtzionala, elkartasuna eta natura uztartzea.
Amurrio Trail taldeak dagoeneko deialdia zabaldu du:
-Goizeko 10:00etan irteera Amurrioko plazatik.
-11:30ean argazkia Babio tontorrean Olentzerorekin, hamaiketako tontorrean.
-12:30ean txokolatea eta txistorra Amurrioko plazan.
Iaz egin zuten ekimena lehenbiziko aldiz: