Kirola eta elkartasuna uztartuko ditu Spiderabelek datozen asteetan

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko aza. 18a, 09:00

Spidermanen jantzia soinean duela egiten ditu Abel Fernandezek lasterketa asko. / A.F.

Abel Fernandez, "Spiderabel" ezizenez ezaguna, elkartasunez betetako hainbat kirol ekimenetan egongo da murgilduta urteko azken hilabete hauetan. Menditik korrika egitea eta jendea laguntzea uztartu du.

Amurrioko Abel Fernadez "Spiderabel" korrikalaria Montes Solidarios ekimeneko kidea da. Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendi jarduerak antolatzen ditu, mugarik existitzen ez dela erakustea helburu.

Abenduaren 10ean Malagan izango da Spiderabel, bertan, bere 59. maratoian parte hartuko du. Ez du, ordea, lasterketa bakarrik egingo, Rafa Ledesmarekin batera egingo du korrika. Ledesma itsua da eta elkarri lotutako lokarri baten bidez arituko dira lasterka.

Ez da bi kirolariak elkarrekin arituko diren lehen aldia, Amurrio Trail Lasterketan ere elkarlanean aritu baitira:

Elkartasun ekimen hori ingurukoen artean zabaltzeko apustu jolasa abiatu du Abel Fernandezek. Malagako maratoia osatzeko denboraren gainean egin beharko da apustua. Apustu bakoitzak 1,5€ balioko du eta eskualdeko hainbat tabernatan egin ahalko da: Laudioko Azokan; Urduñako Mugalde eta Sortetxen eta Amurrioko Txokogorri, Cola de Gallo, Toki Eder, Guk, Txotis eta Arkune tabernetan eta Ayala ostatuan.

Babiora igoera
Malagako maratoiaz gain beste elkartasun ekimen bat prestatuko du Abel Fernandezek "Montes Solidarios" elkartearekin batera abenduaren 24erako. Ekimen hau urtero antolatzen den Babiora igotzeko txangoa izango da. Bertan, dibertsitate funtzionala duten hiru lagun lagunduko dituzte mendiko tontorrera. Ibilaldia 10:00etan abiatuko da Amurrioko Juan de Urrutia plazatik. Babion daudela argazki herrikoia aterako dute Olentzerorekin batera eta txokolatada prestatuko dute gero Juan Urrutia plazan, martxa herrira itzultzen denerako.

Iaz egin zuten ekimena lehenbiziko aldiz:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide