2017/12/23 18:00

kalejira

Amurrio hiriko X. Gabon Kanta Erronda

Amurrio hiriko X. Gabon Kanta Erronda
Herrigunean, Amurrio

Oinarriak

1.- Erronda Amurrion burutuko da 2017ko Abenduaren 23an, larunbata, arratsaldeko 6etatik aurrera.

2.- Koroa 8 pertsonak gutxienez osatu beharko du, bozek eta musika tresnek parte har dezaketelarik.

3.- Parte-hartzeko kategoriak:

A Kategoria: Koral musikari ekiten dioten ohiko koroek.

B Kategoria: Koral musikari ekiten ez dioten lagun taldeek.

Koro bakoitzak bietako kategoria batean baino ez du parte hartuko.

4.- Kanta egiteko hiru leku dago. Koroek hirutan egingo dute kanta: 1.- Kultur Etxearen aurrean, 2.- Guk pasealekuan, 3.- Larrinaga kaleko oinezko gunea. Koro bakoitzak bi gabon kanta, behintzat, kantatuko ditu hiru leku hauetan.

5.- Derrigorrezko gabon kantak Kultur Etxearen aurrean kantatuko dira eta honako hauek izango dira: A kategoria: “Abenduko hilaren” eta B kategoria: “Lo dago gure haurtxoa”. Talde bakoitzak aukeratutako beste gabon kanta bat, behintzat, kantatuko du . Derrigorrez gabon kantez gain, koroek beste gabon-kanta batzuk kanta ditzakete edozein lekutan, derrigorrezko lekuez aparte.

6.- Honako sariak banatuko dira:

A Kategoria                                             B Kategoria

1º.- 400 euro.                                          1º.- 300 euro.

2º.- 250 euro.                                          2º.- 200 euro.

3º.- 150 euro.                                          3º.- 100 euro.

7.- Oinarrietan ezarritako betebeharrak betetzen dituen koro bakoitzak 50 euroko dieta jasoko du. Sarietako bat lortzekotan ez da egongo dieta jasotzerik.

8.- Gabon Kanta Lehiaketarako izen ematea dohainik da eta Amurrioko Kultur Etxean (tflnoa.: 945891450) egingo da, azaroaren 20tik abenduaren 13ra. Izen ematearen epea bukatu eta gero, koro bakoitzari adieraziko zaio parte hartzeko leku eta orduak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide