Amurrioko Udalak jakinarazi du hainbat asfaltatze-lan egingo dituela hurrengo egunetan. Hainbat bide berrituko dituzte: Goikolarratik San Josera jaisten dena, Arenalde kaleko 9. zenbakiaren parean dagoenaren zati bat, Venta de los trigueros izenekotik Casa de los Hierros izenekoraino doan ingurua eta Etxegoien kaleko 10, 12, 14, 16. atarien atzealdea.
Tokiko erakundeak aurreikusi du laupabost egunetan amaituak egongo direla obra guztiak, baina gaineratu du lanen bukaera-data “baldintza klimatologikoen araberakoa” izango dela.
Auzo-batzarretan eginiko eskariei erantzuteko egingo dituzte asfaltatzeak, udaletik jakinarazi dutenez. 50.000 euro baino gehiago baliatuko dituzte.