Amurrioko Udalak adierazi duenez, megafonia instalatuko dute Frontoi kalean. Ez da hori izango, ordea, egingo duten obra bakarra. Izan ere, berrurbanizazio prozesuan murgildua dago eremua. "Jaietan edo herri erdigunean antolatzen diren ekintzetan erabiltzeko aukera da udalak eskaini nahi duena, besteak beste", adierazi dute. Horretarako 11.355€ baliatuko dituzte.
Horrez gain, zortzi lorategi atonduko dituzte espazio horretan. Horretarako aurrekontua ere zehaztu dute: 13.823€. Aipatutako lanak gauzatzeko Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza izango du udalak, 17.016 eurokoa, hain zuzen. Gainontzeko gastua tokiko erakundeak hartuko du bere gain.