Seigarren urtez antolatuko dute Amurrioko Herri Krosa. Abenduaren 16an izango da zita, Oinkariak atletismo klubak antolatuta. Lasterketa dibertigarri eta herrikoia antolatzea dute helburu, maila guztietako kirolariei irekia.
Ibilbidea eta ordutegiak publiko egin dituzte. Lasterketa nagusia 16:15etan abiatuko da Juan De Urrutia plazatik. 8 kilometroko luzera izango du eta iazko ibilbide berdina jarraituko du. Ibilbidea herri barrutian garatuko da bere osotasunean.
16 urtetik beherakoentzat ere hainbat froga antolatu dituzte. 17:05ean bost urte azpiko haurrak 500 metrotako lasterketa batean aritu ahalko dira. 17:20ean bost eta bederatzi urte bitartekoen kilometro bateko lasterketa abiatuko da. Azkenik, 10-15 urte bitarteko gazteak 1,5 kilometrotako lasterketa izango dute, hau 17:30ean abiatuko da.
Izena eman daiteke dagoeneko herri lasterketan, hemen.