Borrokan jarraitzen dute Tubos Reunidoseko langileek, enpresaren zuzendaritzak ezarri nahi duen lanpostuen suntsiketaren aurka. Astelehenean egun osoko greba egin zuten beharginek. Eguerdian Arabako Batzar Nagusietara joan ziren euren egoera azaltzera eta mobilizazioa egin zuten arratsaldean, Amurrion.
Lanuzteak egiten ari dira egunero, ordu eta erdi geldituaz txanda aldaketa bakoitzean. Langileek salatu dute zuzendaritzak eurei ordainarazi nahi diela enpresak duen 300 milioi euroko zorra, “lanpostuak suntsituaz eta prekarietatean sakonduaz”.