Bederatzi pertsona kontratatuko ditu Amurrioko Udalak bi enplegu programen bidez. Lehen egitasmoak udalaren azpiegiturak mantentzea izango du helburu; eta herriko mendiak zaintzea, aldiz, bigarrenak. Hainbat irizpide zehaztu dituzte langileak hautatzeko: lanpostuen % 40 emakumeek bete beharko dute eta % 15 gutxienez, 55 urtetik gorako langileek.
Interesdunek Lanbideko egoitzan eman beharko dute izena, abenduaren 12a baino lehen.