Amurrioko Nagusien Etxearen gaineko planteamenduak berritzeko beharraz ohartarazi du EH Bilduk. Koalizioaren ustetan, "eredu zaharkituak gainditu" eta egungo gizarte eskaeren beharrei erantzungo dien zerbitzua eskaini behar zaie herriko nagusiei.
Neurri ugari
Hainbat neurri aurkeztu dituzte helburu horiek betetze aldera: Pertsona edadetuak autonomiaz euren inguru naturalean mantentzea ahabidetuko duten zerbitzu komunitarioak martxan jartzea bai eta zerbitzu komunitario hauek nagusiki prebentzio eta asistentzian oinarritutakoak izatea, adibidez. Zentzu horretan, pertsona nagusien iniziatiba eta beharrei erantzungo dien elkargune ireki eta dinamiko baten aldeko apustua egiten du talde politikoak.
Gasteizeko udal zerbitzuak hiriburuko nagusien egoitzetan duen gestio eredua jarri dute horren adibidetzat. Kudeaketa parte-hartzaile horren bidean, Amurrioko EH Bilduren helburua da sustatzea Nagusien Etxeko erabiltzaileen komisioa, Pertsona Nagusien Batzordea eta Nagusien Etxeko bilera orokorrak, dinamikaren motore izango direlako.