Etxe baten alboko pabilioi batek su hartu du Amurrion gaur arratsaldean. Basauriko eta Aiarako suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.
Eraikina kiskalita geratu da, baina ez dio alboan zegoen etxeari eragin. Suhiltzaileek jakinarazi dute sutea itzalita dagoela dagoeneko eta ez dela zauriturik egon.


