Euskara eta futbola uztartzeko EusLider tailerra jaso zuten Amurrioko Etorkizuna taldeko entrenatzaileek azaroaren 26an. Euskarazko entrenamenduak eta euskarazko kirol jarduera sustatzea dute helburu Ahize-AEK-k antolaturiko tailer horiek.
EusLider tailerren barruan, Etorkizuna taldeko 6-7 urteko jokalariekin entrenamendua egin zuen Bilbao Athleticeko entrenatzailea Gaizka Garitanok.