“Borobilean” ikuskizun berria plazaratuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotsek larunbatean -abenduak 16- Amurrioko Bañueta kiroldegian, 18:30ean.
Botere harremanak izango dituzte hizpide. Kultura Etxean erosi daitezke sarrerak, hiru euroren truke. Aiaraldea hedabideak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu erabiltzaileen artean. Ostirala bitarte egongo da apuntatzeko aukera.