Urteak daramatza Vicente Ferrer fundazioak Indiako Anantapur inguruan lanean. Bertako familien bizi-kalitatea hobetzea du helburu Gobernuz Kanpoko Erakunde honek. Familien etxebizitza duina bermatzeaz gain, genero lanketa sakona ere darama aurrera zonalde horretan.
Amurrioko Udalak Vicente Ferrer fundazioaren jarduna 20.000 euroko diru-laguntzaz bultzatzea erabaki du. Laguntza horrek Anantapur inguruko Bommanahal landa-komunitatearen bizi-baldintzak hobetuko ditu, 40 familiei etxebizitza duin baten eskubidea bermatuz.
Ez da Amurrioko Udalak Vicente Ferrer fundazioa ekonomikoki laguntzen duen lehenengo urtea. 2008tik 2013ra urtero aritu dira GKE horrekin elkarlanean. Hiru urteko geldialdi baten ostean 2016an ekin zioten berriro elkartasun apur hori Indiara bidaltzeari.