Orain Amurriok salatu du Mendiko kaleko 19. zenbakian dagoen eraikinak amiantoa duela, eta edonor kaltetu dezakeela.
Izan ere, teilatuaren egoera kaskarra da, eta zenbait zati apurtu eta lurrera erori dira. Orain Amurriok gogoratu du oso kutsakorra dela fibrozementua eta eraikinak ez duela hesirik inguruan.

Ondorioz, edonor sar daiteke eremuan eta amiantoaren eraginean egon. Udal taldeak nabarmendu du edozein gazte edo umeri gerta dakiokeela hori.
Hori guztia saihesteko Orain Amurriok exijitu dio udalari neurriak har ditzan; teilatua kentzea, besteak beste.
Aldi berean, Ahal Duguren zerrendak gogoratu du aspaldi eskatu ziola tokiko gobernuari amiantoa duten eraikinen zerrenda egitea.
