Igandean izan zen Valentzian Espainiako Ziklokros Kopako azken lasterketa. Luisa Ibarrola, Saratxoko txirrindularia lehiatu zen bertan. Denboraldiari amaiera paregabea eman zion 23 urte azpiko kategorian Espainiako Kopako 2. postua eskuratuta.
Ez da, ordea, 23 urte azpiko kategoriako txirrindulariekin aritu soilik, Elite mailako kirolariekin ere egon da norgehiagokan, eta Valentziako lasterketan, esaterako, Espainiako elite mailako txapeldunaren 13 segundotara gurutzatu zuen helmuga.