Eli Pinedok jakinarazi du sare sozialen bitartez eskubaloira itzuli dela "zoriontsu egiten duelako", baina kirola ez dela orain bere lehentasuna.
2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoen ostean erabaki zuen eskubaloi profesionala uztea, eta orain elitetik urrun dagoen klubera iritsi da. Izan ere, Helvetia Alcobendas 2. mailako D taldeko liderra izan arren, Eli Pinedoren ibilbidean Espainiako Ligak eta Kopak irabazi ditu Itxako eta Bera Bera taldeekin, baita EHF Kopa ere.
Espainiako selekzioarekin, ordea, zilarrezko bi domina eskuratu zituen Europako Txapelketan eta Brontzezkoa Munduko Txapelketan eta 2012ko Joko Olinpikoetan.