Atzo izan zeen Amurrioko Gabon Kanten Erronda. Lehiaketa formatuan antolatu zuten ekimena, eta makina bat lagun bertaratu ziren. Bi kategoriatan neurtu zituzten ahotsak. Batetik, abesbatzek hartu zuten parte; eta, bestetik, lagun taldeek. Guztira 1.500 euro banatu zituzten sarietan.
1.500 euro saritan
Koralei dagokienean, Emitemia Abesbatza izan zen onena, eta 400 euro eskuratu zituzten lehen postuagatik. Bigarren Nurat Gazte Abesbatza geratu zen, 250 euroko saria poltsikoratuz. Hirugarren postua, berriz, Rossini Koralari eman zioten, 150€ hain zuzen.
Lagun arteko modalitatean "Divertimusica" taldea izan zen onena. Horri esker etxeratu zituzten 300€. Bigarren sailkatua "Kantarelus" izan zen, 200€ lortuz. Amurrioarrak ere fin aritu ziren, horren adierazle da "Ikastolako kantariak" taldeak lortzea 3. postua; eta, ondorioz, 100 euroko saria.