Urtarrilaren 5ean egingo dute birpopulaketa. Azkenaldian arrain ugari hil dira Nerbioi ibaian, kutsaduraren ondorioz. Hori dela eta, erreketako fauna mantentzearen aldeko apustua egin dute Laudioko, Amurrioko, Arakaldoko eta Arrankudiaga-Zolloko udalek. Izan ere, herri horietan agertu dira kutsaduraren arrasto handienak.
Nerbioi Bizirik plataformaren esanetan, ezinbestekoa da herritarren eta instituzioen presioa, industriaguneek kontaminazioa murriz dezaten. Zentzu horretan, herritar guztiei luzatu diete bertaratzeko eta arrain laranjak askatzeko deia. "Edozein arrain izango da ongietorria, koloreak eta tamainak ez du inporta", nabarmendu dute.
Hitzorduak herrika
Herrika, honakoak izango dira protesta-ekimenak: Amurrion Refor sarrerako zubian elkartuko dira, Laudion tren geltoki aldamenean, Arakaldon herri sarrerako zubian, eta Arrankudiagan Iberlandan. Hitzordu guztiak 12:00etan izango dira.