Iragan abenduaren 23an zabaldu zituen ateak Larrinbeko Gizarte Etxeak, Larrinbeko eskola zaharra biltzen zuen eraikinean. Etxea sukaldeaz, barbakoaz eta erabilera anitzerako bi gelaz dago hornitua, besteak beste.
360.000 euroko kostua izan du obrak eta balio izan du egun Gizarte Etxea den eraikina barrutik zein kanpotik guztiz berrizteko. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udalaren diru laguntzei esker atera dira aurrera lanak.
Erabilera adosteke
Larrinbeko bizilagunek asanbladan erabakiko dituzte Gizarte Etxe berriaren funtzionamenduaren nondik norakoak. Abenduaren 30ean burutu zuten hori zehazteko lehenengo bilera.