Alexandre Roselli atzelari frantziarra da eta 1997an jaio zen. Olimpique Lyon klubean eta Frantziako Selekzioaren gazte kategorietan eman du bere ibilbidea.
Rodrigo Rivas kolonbiarra da eta aurrelari lanak beteko ditu. Deportivo Alaveseko jokalaria bada ere, azken hilabeteak Kroaziako 1. mailako NK Rudes taldean igaro ditu. Txipreko 1. mailan ere aritu da, Doxa klubean, alegia. 20 urte ditu.
3 jokalarik utzi dute kluba
Edonola ere, neguko merkatuan futbolariak ere galdu ditu Amurrio Klubak. Eneko Candal laudioarrak futbol zelaia utzi eta fisioterapeuta lanak hartu ditu eta Mikel Bueno eta Markel Guevara gasteiztarrek atzerrira jo behar izan dute lan egitera; Holanda eta Mexikora, hurrenez hurren.