Euskal Herriko puntako bertsolariek hartuko dute gaur Amurrio Antzokia. Izan ere, Maialen Lujanbio txapelduna ez ezik, Txapelketa Nagusiko gainerako finalista gehienak ere igoko dira oholtzara: Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta Igor Elortza, hain zuzen. Kantatuko ez duen finalista bakarra Unai Agirre izango da, baina bere ordez Jon Maia egongo da.
Sarrerak
Jaialdia 20:00etan abiatuko dute eta sarrerak egongo dira salgai 19:00ak arte Kultura Etxean 8 euroren truke. 19:15etatik aurrera, ordea, antzokiko leihatilan eskuratzeko parada egongo da. Amurrioko Udalak jakinarazi du oraindik 70 sarrera daudela.