Urtarrilaren 6an SD Beasainen aurka jokatu behar zuten Amurrioko jokalariek 2018ko ligako lehen partida. Norgehiagoka ekaitzaldiagatik azken momentuan bertan behera geratu ostean, etxera bidean zirela elurte bortitzak Gipuzkoako Etxegarate portuan harrapatuta utzi zuen amurrioarren mini-busa.
Nafarroa eta Gipuzkoako mugan, N-1 autobidea izan zen urte hasierako elurte bortitzen ondorioz kalte gehien pairatu zituen errepidea. Auto-ilara luzeak sortu ziren, ehunka ibilgailu elurretan trabatuta geratu ostean.
"Egun galdua"
Amurrioarrak hiru ordu baino gehiagoz egon ziren geldirik, ez aurrera ez atzera. Hainbat jokalarik autoak elurretatik ateratzen laguntzen jardun zuten. Entrenatzailearen hitzetan, egun galdua izan zen.