Otsailaren 10ean, larunbatean, izango da borrokaldia Amurrioko Bañueta Kiroldegian 18:00etatik aurrera.
Sarrerak 12 euro balioko du aurretik eskuratuta eta 15 euro egunean bertan. Hajime Fight Clubean (Laudio), Chock Dee Gimnasioan (Amurrio) eta Lupardika tabernan erosi izan ahalko dira.
K-1 diziplinan arituko dira borrokalariak. Guztiak dira amateurrak, Ibai Ruiz ezik. Hortaz, 2 minutuko 3 round egingo dituzte babesekin. Ibai Ruiz amurrioarrak, ordea, 3 minutuko 3 round izango ditu aurretik babesik gabe.
Ez da Bañueta kiroldegian egiten den lehen borrokaldia. Iaz Eskozia eta Euskal Herriko kirolarien arteko topaketa egin zen toki berean: