Luisa Ibarrola Saratxoko gaztea da Espainiako Sub-23 kategoriako ziklokros txapeldun berria. Gaur eguerdian gailendu da Legazpin 45 minutu eta 45 segundotan ibilbidea bete eta gero. Nagusitasun handiz eskuratu du garaipena, bigarren sailkatuari ia 2 minutuko aldea atera baitio.
Berez, Elite kategoriako lasterkariekin batera lehiatu da txapelketa eta nor baino nor aritu da hasieran txirrindulari nagusiekin. Hala ere, zati aldapatxu batean eliteko liderrak baliatu du tartea abantaila hartzeko. Legazpiko zirkuitua lokaztuta egon da, gau osoan euria egin baitu.
Munduko Kopa
Luisa Ibarrolak azaldu dio aiaraldea.eus-i gustura egon dela lasterketan eta oso pozik dagoela. Edonola ere, ez du astirik izango ospatzeko; hurrengo igandean Munduko Kopa izango da Holandan eta saratxoarrak bihar jakingo du hautatua izango den horretarako Espainiako Federazioaren aldetik.
Gaurko garaipenari dagokionez, ez da lehen aldia Ibarrolarentzat, izan ere, 2016an ere txapela ekarri zuen etxera, Torrelavegatik, hain zuzen.
Bestalde, Iñaki Isasi maila gorenean aritu da, eliten, eta 13. bukatu du