Urtarriletik otsailera bitartean egingo ditu Amurrioko Udalak auzo-batzarrak. Ohikoan baino bilera gehiago egingo dituzte, beste hiru auzotara zabalduko baitute ekimena: Ugarte, Lexarraga eta Aldaiturriagara. “Hiru auzo horiek gehitzea funtsezkoa da udalean herritarrek parte hartzeko kultura ezarri eta bultzatzeko”, azaldu du Josune Irabienek, “horrela, herritarren eta asanbladen arteko lotura indartu egiten da”.
Amurrioko alkateak aurreratu du aurreikusi dutela 2018ko udal-aurrekontuetan auzoei bideratutako diru-partida handitzea.
Batzarren ordutegiak:
