Indartsu dago Amurrio Antzokia, Bertsolari Txapelketa Nagusiko partaideekin hasi baitzuen urtea. Baina kultur-kartutxo asko geratzen zaizkio oraindik, egitarau anitz eta oparoa prestatu baitu datozen asteetarako. Sei antzerki taularatuko dituzte urtarriletik martxora bitartean.
Bi dantza ikuskizun eskainiko dituzte baita ere: Nuria y Raquel dantza estudioko kideena batetik eta Aiara dantza taldeak Amurrioko Trikitixa eta Musika Eskolekin prestatutakoa bestetik. Zinema eskaintza oparoa egongo da baita ere.
Ikusi hemen programazio osoa.