Goizaldeko ordu biak aldera, Amurrioko Elexondo kalean, 49 urteko gizonezko batek labanaz mehatxatu ostean, telefono mugikorra eta autoko giltzak lapurtu dizkio gazte bati.
Ertzaintzak deia jaso ostean inguruko taberna batean aurkitu dute ustezko lapurra, bertan atxilotu eta Laudioko Ertzain Etxera eraman dute.
Goizean, 9:15ak aldera, aurrekari penalak zituen gizona, Amurrioko Guardiako Epaitegira eraman dute epailearen aurrean deklaratu zezan beldurra eta indarkeria erabilita lapurreta egin izana egotzita.