Amurrio Bideanek kudeatuko ditu Lanbideren ekintzaileentzako diru-laguntzak. Bi laguntza mota emango ditu Toki Garapenerako Elkarte Publikoak.
1.000 eurokoa izango da bata, eta negozio-ideia aztertu nahi duten ekintzaileei zuzenduta egongo da.
Bestea 1.500 eurokoa izango da, eta jarduera ekonomikoa abian jarriko duten lagunei emango zaie. Otsailaren 9a izango da bi deialdietara aurkezteko azken eguna.
Lehen diru-laguntza mota 9 ekintzaileri esleituko zaie eta seiri, aldiz, bigarrena. Informazio gehiago eskuratu daiteke 945891721 telefonora deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera mezua bidalita.