2018/02/10 10:00 - 14:00

Jardunaldia

Feminismo beltzen inguruko lantegia

Feminismo beltzen inguruko lantegia
Amurrioko Kultura Etxea, Amurrio

Manuel Iradier Elkarte Afrikanistatik Feminismo Beltzaren inguruko lantegia antolatu dugu datorren otsailaren 10ean, larunbata, Amurrioko Kultur Etxean (10:00etatik 14:00etara)

Gaia:  Feminista Beltzen eta beste emakume askoren ekarpenei esker, gaur egungo feminismoa teoria eta praktika politiko inklusibo eta eraldatzaileagoa da. Emakume horiek guztiek, korronte nagusiaren bazterretatik, zabaldu egin dute analisia, besteak beste, etnia, kolonialismoa edo migrazioak bezalako ardatzak sartuz. Lantegi honekin, ibilbide bat egin nahi da haien historia, estrategia, proposamen eta borroketan barrena.

Ordua: 10:00 etatik 14:00 etara.

Hizlaria: Jeanne Rolande Dacougna Minkette

Lekua: Amurrioko Kultur Etxea (Landako nº8, Amurrio)

Sarrera: Dohan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide