Jardunaldiak egin ditu gaur Kazetari Sahararren Europako Ligak Amurrion. Josune Irabien alkateak, Saharako zonalde okupatuetako ministroak eta Fronte Polisarioko ordezkaritza batek hartu dute hitza harrera ekitaldian, baita RASDen lagunak eta Sahara Eutsi elkarteen ordezkari batek ere.
Lan-saioari ekin diote jarraian, eta bazkalostean ateratako ondorioak partekatu dituzte, egunari amaiera emateko.