Amurrioko hezkuntza-eskaintzaren berri eman die udalak herriko familiei, eta hainbat erraztasun eskaini dizkie. Aurrematrikula egiteko eskatu ohi den errolda-ziurtagiria igorri die etxera, familiak udaletxera gerturatu behar izatea ekiditeko.
317 gutun bidali dituzte horretarako, tokiko erakundetik jakinarazi dutenez. “Gurasoak euskara eta euskal kulturarekiko jarrera ona izatera animatu nahi izan ditugu, seme-alabei euskara ikastea erraz diezaieten”, nabarmendu du Amurrio alkate Josune Irabienek.
1.919 ikasle
1.919 ikasle daude matrikulatuak orain Amurrioko ikastetxeetan. Gehienak -% 79,89- ikasten dute D ereduan. Gainontzekoak B ereduan daude.