Izozteek bi istripu eragin dituzte gaur goizean Lezaman, A-624 errepidearen 39. kilometroan. 6:30ak aldera gertatu da lehen ezbeharra, auto batek irrist egin duenean. Berdina gertatu zaio gero kamioi bati ondoren, eta bidean gurutzatuta geratu da.
Ertzaintzak adierazi du ez dela zauriturik egon. Udal zerbitzuetako langileei hots egin diete, errepidetik izotza kentzeko. Trafikoa geldo doa, hiru errailetik bi moztuta daudelako. Ibilgailuak txandaka ari dira pasatzen.