Otsaileko eta martxoko musika eskaintza plazaratu du Amurrioko Burubio kultur elkarteak eta izen handiko taldeak egongo dira, Willis Drummond kasu. Otsaila agenda aldetik bete samar datorrela eta, hilaren erdialdetik aurrera pilatu dituzte emanaldiak.
Otsailaren 17an Skunk D.F eta Sealed Room taldeek joko dute, eta 23an Moonshine Wagonek eta Mud Candiesek. Artisten artean, beraz, eskualdekoak ere egongo dira, Goiatz Dutto esaterako:
Martxoan, 3 jaialdi
Martxoaren 3an, berriz, Yo no las conozco taldeak joko du, Las Sexpeares-ekin batera. Iazko ildoari jarraiki, emakumeei protagonismo berezia emango diete, hortaz.
Edozelan ere, martxoak 16 izango da izen entzutetsuenak bilduko dituen eguna, Willis Drummond eta Mockers taldeak bertaratuko baitira.
Martxoaren 28an izango da neguko azken emanaldia: Balmog, Graveyard, Nakkiga eta HEX taldeeen txanda, hain zuzen.
Datozen kontzertuetako taldeen bideoklipak
Neguko programazioaren barruan, hauek dira Burubiok jasoko dituen kontzertuetako taldeen sareko lan ikusienak, ikuskizunen hurrenkeraren arabera: