750 lagun batu dira gaur iluntzean Amurrion egin den mobilizazioan. Gazte Asanbladako eta Julen libre plataformako kideek hartu dute hitza manifestazioaren osteko ekitaldian. Julen Ibarrola igo da jarraian oholtzara. "Gazte euskaldun konprometitua" izateagatik bahituko dutela nabarmendu eta borrokan jarraitzeko deia luzatu du amurrioarrak. Julen libre plataformako kideek jakinarazi dute beste mobilizazio bat egingo dutela igandean.