Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak otsaileko egitaraua martxan du. Asteburuan egin dute ohiko elur irteera, eta hilaren amaieran gauzatuko dute sagardotegikoa. Otsailaren 24an izango da txangoa, 7:00etan aterata. Hitzordua Telefonicako aparkalekuan jarri dute, eta 18.00ak aldera espero dute itzultzea bertara. Laudion ere egingo du autobusak geldialdia, 7:15ean, hain zuzen.
12 kilometroko zirkularra
Ibilbideari dagokionez 12.5 kilometroko zirkularra proposatu dute. Izen-ematea otsailaren 20 arte egongo da zabalik, eta egoitzara bertaratuta (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edota telefono bitartez apuntatu ahalko da.
Ibilaldiaren prezioa 40 eurokoa izango da bazkideentzat, eta 45€ gainontzekoentzat. Ordainketa egiteko Kutxabankeko (ES20950059411091116383) eta Laboral Kutxako (ES6930350089120891003159) zenbakiak jarri dituzte eskura. Bazkaltzeko Artola sagardotegia aukeratu dute.