Aparkaleku berria du Amurrioko Larrabe auzoak, amaitu berri baitituzte gunea egokitzeko obrak. Belardi batean eraiki dute 22 plazako parkinga. “Plazetako bat egokitutakoa da, auzokideen batzarretan biztanleek egindako eskariari erantzunez”, azaldu du udalak.
Argiztapena ere atondu dute: zutabeak eta led argiak jarri dituzte, euri-urak drainatzeko sistemarekin batera. 46.975 euroko aurrekontua baliatu dute guztira.